sábado, 12 de diciembre de 2009

Barearen ostean ekaitza

Hiru aste dira eskalatzetik atseden hartu dudala,eta dagoeneko gogotsu sentitzen naiz denboraldi berriari aurrre egiteko.
Pasa den urteari dagokionez,urte ona izan da,denetarik egin
dut eta ez naiz kirol eskaladan zentratu,baina eskalatzaile bezala ondo sentitu naiz.
Izotz eskalada eta bide luzeak egiten hasi nuen urtea.
Getarian blokeko proiektu baten lehen igoera egin nuen,
8a+ da proposamena.
Terradetsen ere 8a eta 8a+ eko bideak egin nituen bistaz.

Abuztuan Ekaitzekin Alpetan izan nitzen eta Eigerren iparrean Deep blue sea 7b+ bidea bistara egin genuen.

Handik itzuli eta Araotzeko Korea sektorean Koldoren mundua-ren lehen igoera sinatu nuen,8c edo 8c+ izan daiteke.
Txapelketei ez diot uko egin, nahiz eta ez prestatu gustora jardun dut eta Euskal herriko txapelketa eta Bec-en egin zen opena irabazi ditut.
Azken finean eta orokorrean denetarik egin dut eta dagoeneko atseden hartu eta gogotsu sentitzen naiz batez ere kirol eskaladan gogor ekin nahi dioten denboraldi bati hasera emateko.

7 comentarios:

  1. Sarrera polita kara!!!

    Badakizu, aurten deportiva a muerte e!!! entrenau biogula asako ta gustora gainera!!

    EONGO GATTIK!!!

    ResponderEliminar
  2. Eskerrik asko Jonbe!!
    Aurten irteera ederrak eingo ditugu batera!!
    Egurre ta kitto!
    Ondo segi ta eongo gaituk!!

    ResponderEliminar
  3. kara aber aurten emoteztazun kalendaxu e!! pasan urtin eztoztazun emon da... jejejeje!! ala ondo hasi tenporadi!! estutu gogor!!

    ResponderEliminar
  4. Aupa Kara!!!
    Bizkaialdetik agur bat, eta ea noiz egiten diguzun bixita bat....badauzkagu inkognita batzuk...argitzea merezi dutenak.

    Agur bat eta eskalada onak izan.

    TXT.

    ResponderEliminar
  5. Aupa Txirrita!!!
    Arrazoi duzu,ea noiz egoten garen.Inkognitak argitzeko! hori bai ona!
    Espero dena ondo jungo zaizula,ea laiste ikuste gean.

    ResponderEliminar
  6. A! Iñaki,aurten kalendaioik eztauket,lehengo urtekue nahi badezu?jeje.Urrena emango dizut poster bat,jeje!

    ResponderEliminar