lunes, 26 de octubre de 2009

ETXAURI




Eguraldi txarrarekin hasi genuen eguna Azpeitian.
Nere etxean kafe bat hartzen genun bitartean egundoko zaparrada hari zen kanpoan baina bagenekien Etxaurin ateri zela. Nere etxean Lander,Iagoba eta Inakikin (piña)bideo pare bat ikusi ta motibatu ondoren,Rote eta Enekokin elkartu ginen eta azkenean 6 laguneko talde polit bat joan ginen eskalatzera.
Etxaurira iristen hari ginen bezela eguraldia hobetzen zioan eta jendearen eskalatzeko gogoa ere bai.Etzen kateatze berezirik egon baina denak gustora ibili ziren,Rote Enekori bide batzuk zabaltzen ibili zen eta gero pare bat pege eman zizkion Punto de inflexion (7b)bideari.Iagoba ere bide berean ibili zen eta gogorrena pasata bidea egiteko aukerak zeuzkan baina erori egin zen.
Inakik ere bide berdina probatu zuen eta gustora ibili zen,Etxaurira bueltatzeko gogoakin .Landerrek la Desgracia hippi...7b pege oso ona eman zion flashean eta azkenengo mugimenduetan erori zen,oso ondo eskalatu zuen.
Nik 8b bat probatu nuen bistaz eta oso pege ona eman nion,egiteko hoietakoa,gustora gelditu nitzen eta 2.pegean egingo nuelakoan nengoen ,baina behean oin batzuk bustiak zeuden eta naiz eta bistara ondo pasa nuen gero erori egin nitzen,jode....baina berdin da,egun oso ona pasa genuen lagun artean eskalatzen,eta tabernan zerbeza frexkuarekin eman genion bukaera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario