martes, 13 de octubre de 2009

ASPALDIKO PARTEZ!!

Aspaldian enuen blogean idazten,internet gabe egon gara etxean baina dagoeneko idatzi dezaket.
Egia esan asko dago kontatzeko azkena idatzi nuenetik,Alpetara egin genuen bidaia, Araotzen
korean proiektu baten lehen igoera sinatu nuena,8c+ izan daiteke eta Koldoren Mundua izena du.


Durangon berriz Dur&go masterra egon zen eta bertan egon nitzen masterrean parte hartzen,urrengo egunean Euskal herriko txapelketa jokatu zen eta Txapela nereganatu nuen laugarren urtez jarraian eta askoz gauza gehiago baina ez naiz denetaz arituko,orain Alpetako laburpen txiki bat egingo dizuet,eta hemendik aurrera garaian garaikoa,jeje.
















SUITZAKO ALPEAK
EIGER
















Hemen Abuztuan egin genuenaren laburpentxo bat.



Abuztuan Alpetan egon ginen Ekaitz Maiz eta biok.Gure helburua,La vida es silbar bidea egitea zen Eiger mendiaren ipar horman.
Horretarako,lehenengo egunean West flank deritzaion mendebaldeko ibilbidetik igo ginen gailurrera.



Igoera luzea egin zitzaigun,arrokako zatiak izoztuak zeuden eta poliki joan beharra zegoen,gaueko 11etan atera eta goizeko 11ak aldera iritxi ginen gailurrera,beste 7 ordu behar izan genituen Monch-eko aristatik glaziarrera jaisteko.





Urrengo egunean jo genuen pateada eta gero, Magic Wood aldera joan ginen pixkat rekuperatzera.Bertan Azpeitiko lagunak zeuden Beltza,Prieto,Iagoba,Rote,Maialen...ta leioako jendea ere bai.Urrengo hiru egunetan boulder pixka bat egin genuen,nahiz eta Eigerreko paliza ta gero ez genuen indarrik,baina ala ere ondo pasa genuen.Urrengo egunean Alpetara abiatu ginen berriro ere gure helburuari aurre egiteko.





Bertara bidean ginela eguraldia oso txarra zen eta urrengo egunean paretara gerturatu eta dena bustita ikusten zen,aurreko egunetan elurra egin zuen eta bidea guztiz blai zegoen.





Itxoitea izango zen agian hoberena baina urrengo bi egunak kenduta urrengotan eguraldi txarra iragartzen zuten.Hori horrela ikusirik,bidez aldatzea erabaki genuen eta ipar horman bertan baina eskubi aldean arroka leorragoa zegoen eta Deep blue sea 7b+ eta 350m tako bidea egin genuen.





Lehenengo egunean pareta azpira gerturatu ginen eta bibak bat egin genuen Rostock inguruan 2600 metrotara.Urrengo egunean 9ako paretan geunden,eta bidez nahastu ondoren 10ak aldera
hasi ginen bide egokia eskalatzen.Oso ondo egin genuen bidea,bakoitzak bere luzeak bistaz egin genituen eta bigarrengoz tokatze zitzaigunean petatea bizkarrean eramaten genuen,uf!!




12 orduren buruan bukatu genuen jarduna eta Interlakenen eman genion amaiera pizza eta zerbeza frexkoarekin...














































































































Ekaitz "deep blue sea" bidean
















Kara deep blue sea bidean




























No hay comentarios:

Publicar un comentario