Mundumira munduko kultura ezberdiñen topaketak hartu zuen Larumbatean aurtengo Euskal herriko boulder txapelketa,maila oso ona eta bloke gogorrak izan ziren bertan.
Gazteetan Aritz Dominguez eta Itziar Zabalak irabazi zuten.Jonbe Agirre oso ondo ibili zen baina
bigarrena izan zen, eta Jon Ander Bravo hirugarrena.
Neska nagusietan Ester izan zen irabazlea eta Leire Arambarri bigarrena.
Mutil nagusien mailan lehia estua izan zen, nere aldetik entrenamendu bat bezala izan zen,blokeak oso nekatuta eta indarrik gabe bukatze nituen,oso nekatuta iritsi nintzen txapelketara,gehienbat espaniako eskalada kopa eta bide luzeetako prestatzen nabilelako eta nahiz eta gogorra egin zitzaidan nekearekin apretatzea,ondo pasatu nuen.
Iker Arroitajauregi izan zen txapelduna, ondo merezita dauka txapela! aupa Iker!!
Plata bigarrena izan zen,eta garbi utzi zuen blokeko espezialista dela, hirugarrena Jon Sard gelditu zen eta ni laugarrena izan nintzen. Martxena ,Ziarrusta eta Karlos izan ziren urrenak.
Nahiz eta beste gauza batzuk nagoen prestatzen, nahiz eta mantelak ez zaizkidan gustatzen, eta nahiz eta txikituta nengoen, gauza bat garbi daukat;
DENA EMAN, EMATEKO DAUKAZUNA GUTXI BADA ERE!!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario