Alquezarren hiru egun eskalatu ta gero, gaur atseden eguna dugu,eta Rodellarrera etorri gara Kalandrakan zerbeza bat hartu,eta blogean zerbait idazteko.
Egia esan eguraldi zoragarria dago,lehenengo eguna kenduta beste bietan eguzkiaz gozatzeko aukera izan dugu,hori bai gauean 5ºc zero azpitik egiten du.
Ez ditugu bide asko eskalatzen, denok ere nahiko lasai gabiltza kontuan izanda ez gaudela forma onenean,ni behintzat oso nekatuta sentitze naiz akumulazioaren ondorioz eta gogorra egiten da horrela eskalatzea baina orain nekatuta eskalatu beharra daukat gero indartsu egoteko.
Ala ere dena ematen gabiltza,ez da kateatze berezirik egon baina Ionbek atzo "Kijote mix" 7c bigarrenean egin zuen eta nik "El mentor" 7c+/8a bistaz egin nuen eta lehen egunean beste 7c+ bat ere bai estilo berean,Mikel Ziarrustak ere Scorpio 7c+ egin zuen bistaz.Bigarren egunean Desafiando ha newton 8b+ probatu nuen,eta atzo a muerteko pege bat eman eta kateatzen nijoala eskubiko regleta bat hartu eta...zas!!
regleta apurtu nuen.Helduleku klabe bat da eta eztakit pausua nola geldituko den,ez bait nuen probatzen jarraitu,baina bihar ikusiko dut nola gelditu den.Hau ere neri apurtu behar!Jode!!
Besterik gabe bihar eskalatzera!
Argazkiak eta informazio gehiago hemen
No hay comentarios:
Publicar un comentario