sábado, 11 de julio de 2009

ORDESA



GEMINIS / EDELWEISS






Asteakenin Ordesa jun giñen Manex Zarautztarra ta biok,bertan lo egin ta Ostegunean eskalatzeko asmotan.




Bi bideren kombinaketa egin genuen.Geminisen beheko partea ta Edelweissen goikoa Gallinerora.

Ordesa eundoko parajea da,ta bertako paretak izugarriak dira.Tozal,Gallinero,libro abierto,fraukata...

(Goiko argazkian Geminisen beheko partea ta behekoan Edelweissen goikoa)









Geminisen beheko partea ona da,baiña Edelweissen goikoa askoz
hobea da.Luzerik zailena 6b+ da baiña kontuz eskalatu behar da,Ordesan eskalatu duen edonork dakien bezala.

Diedro,tximini eta bloke handietako eskalada da,reunioak iltzekin edo friendsakin,eta luzeak garbi iltze bat edo beste kenduta.





Geminis beheko zatia: lehenengo bi luzeak V,V dira ta hirugarrena 6b+ eko fisura diedro bat,oso ona da,arroka ere bai,baiña gogorra da eskuetako fisura bat da eta empotren teknika eskatzen du.





























Urrendo bi luzeak V,V dira, urrengoa 6a eta urrengoa 6b oso ona.Hau ere diedro fisuratu bat da,baiña hau beatzetako fisura da.



Luze honekin erdiko zelaira iristen da eta ezkerrera zearkaldi bat egiten da Edelweissen goiko aldera pasatzeko.






Edelweiss goiko zatia:Arroka hobea da,eta luzeak ere politagoak dira.







Bigarrengo zati honen lehenego luzea 6a da,bigarrena 6b da baiña diedro
tximini moduko eskalada eskaintzen du,ondo mugitu behar da.







Urrengoa diedro amarillo delakoa da 6a oso polita eta azkena plaka beltz dotore bat V da eta arroka guztiz aldatzen da.



Honekin bukatzen da bidea,ezkerrera oiñez 50m repisa batetik eta gailurrera.


















Jaitsiera clavijas de cotaterotik egiten.

Jaitsiera polita paisaia soragarriekin.


Ta sari bezela zerbesa frexkue tabernan....













































































































































No hay comentarios:

Publicar un comentario